Back to the top

Biografia

Gure historia...

DESIRA talde bizkaitarrak rock freskoa eta eguneratua sortu dute. Eskarmentu handiko musikari hauek talde ezagun askoetarako lan egin dute: Etsaiak, Zenttric, Urtz, Band Jovi (Bon Joviri tributoa) eta hainbat taldeetarako, mota ezberdinetakoak.

Abesti propioak eta euskeraz abestuak dakartzan diska honek DESIRA izena du, taldeak bezela. Eta lehenengo lan hau argitaratzen duen disketxea Promulam Records (La Fuga, Leize, Tako, etab.) da.

Proiektu hau Euskal Herriko oholtz nagusietan aurkeztuko dute laster guztiok astintzeko asmotan.

Lehengo single-a prest dago. “Zuzen” abestia estrenatzen da diskaren aurrerapen gisa. Kanta fresko honetan Rock eta soinu modernoak nahasten diren bitartean estribilloak harrapatzen zaitu. Saltoka eta dantzan hasten zara konturatu gabe! Abestiarekin batera bideoklip hunkigarri eta dibertigarriena ere prest dago. Komedia honek protagonista ezin hobeak ditu: EITB-ko aurkezleak, Nerea Alias eta Nahiara Gago.

Facebook

Twitter

Newsletter

 

Jarrai iezaguzu

© 2018 Desira