Back to the top

Diskografia

desira-portada

Argitalpen Data: Urriak 19,2018
Diskografika: Produlam Records
Musikaren egileak: Kutxo (Dani Pérez) eta Dani Vicente.
Abestien letraren egilea: Kutxo (Dani Pérez).

Ekoizpena eta grabaketa: Dani Vicente.
Nahasketa: Paxkal Etxepare.
Masterizazioa: Simon Capony (Basalte Studios).

Azala eta diseinua: Iván Román.
Argazkia: David Gándara.

Kolaborazioak.
Oihuak “Neu Naiz” eta “Zubieta”: Dalay Tarda, Aimar Antxia y Kutxo.
“Aurkitu Zaitut” eta “Zubieta”-n abesbatza: Laura Pérez, Irantzu Garamendi, Oier Garamendi.
“Modan Dagoena Ez Da Existitzen” abestiko perkusio programaketa: Pello Reparaz.

Letrak

Desira

Zuek hor aurrean
Hemen 6 musikari,
bihotz bakar batean
Sua dezazuen senti

Ilunabarraren
Isiltasuna
apurtu du tximistak,
gure telonero gisa

Ekingo diogu
Gure garaia da eta

Desira ozen
Zuek, gu eta parranda
Elkarri abesten
Gelditu ezinean

Giro ederra
Lotsarik eza
Zuen babesa
… Osagaiak

Ah ah

Jende maitagarria
ezagututa
furgonetan barrezka
Herri berri baten xarma

Indarra soinean
Zuen oihua
kamerinotik aditu dugu hey!!!
Kontzertua hasiko da!

Ekingo diogu…

Desira ozen…

Neu Naiz

Jausten ginen eta berriz
arin altxatzen beti
Ez nuen espero inoiz
amaituko zenik

Oztopoei aurre eginez
anai bihurtu zena,
gaur bizkarra emanda
dabil mindu nahiean

Gaur bai
Argi geratu zaigu bederen
Gaur bai
Ni zuretzat ez naizela ezer

Neu naiz zure estalpeen
(Neu naiz) giltza eta beroa
Zure ariman tente egon nintzen zaindari
Neu naiz zure irria
(Neu naiz) berpizten zuena
Baina gupidarik ez zurekin jadanik

Ezbeharra gaindituta,
pozarekin batera
tentaldia etorri zen
zu eramatera

Erori zinen berehala
Deabruak daraman
gorrotoa ereiten
Hortan aritu zara!

Gaur bai…

Neu naiz zure estalpeen…

Solo

Gaur bai
Argi izan ezazu bederen
Gaur bai
Zu niretzat ez zarela ezer

Neu naiz zure estalpeen…
Eta orain ez dakit zergatik nauzun aurkaritzat
Baina gupidarik ez zurekin jadanik

Zuzen

Uda osoan nabil zure atzetik
Beitu Cupido
Gizajoa suizidatzear
Mila aldiz zuri dena aitortzekotan,
Zorian

Zurekin bat natorrela
Bost axola zertan, (Zu zer?)
Zure amua
Platerik goxoena (Zuzen)
Esnatu eta ene bizigarria
zeu zarela

Xuabe baina zuzen zuzen
Bihotza blindatuta badaezpada
Zuregana zuzen zuzen
Behingoz barrena hustu beharko

Dantzan gerturatzen
sumatzen banauzu
urduritzen zara
Harrapatu zaitut
Gaur aitormenaren
eguna al da izango?
Halabeharrari laguntza diot eskatu

Dut zure begirada topatzen
Eskua laztantzen
Bira egin eta zu aurrean

Gaur gau beroa
Zeru izartsua
Bi baso gehiago
Kalimotxo segidan edan
lasaitzeko.
Desitsasteko zapatak
lurretikan

Zugandik zuganako
tartean harrapatuta
Ez dago iñor
enteratu ez denik
Guztiok. Zu izan ezik.
Zu izan ezik

Xuabe baina zuzen zuzen…

Solo

Begiradak topatzen
Oh, begi bihurriak topatzen
Eta zuzen zuzen joan
Zuzen joateko!

Xuabe baina zuzen zuzen…

Zubieta

Bazen behin Nafarroan
Sorginak izutzen zituen
herri ausarta, sendoa.
Eta harantz abiatu nintzen

Tabernan mutil zaharren
solasa deszifratu nahirik
Zelako algara! ni barrez
Trikitixa ixilik
Errekan gora putzura
Erronka bila berriz ere
Lagun mina natura
Joarea jotzen joateko

Prest nago
Hara berriro
Dantza mendian
barrez abentura gehiago
Beti aldiro
“Martxa” eta negar
Hala da Zubieta

2006-tik geroztik
Ene bihotzaren zati bat
bertan dago taupadak egiten
errotaren erritmora
Herriko argi oro itzalita
Gaueko isiltasunaren menpe
Plazan jendetza esperoan
Joaldunen zuziez argitzeko

Prest nago…

Hala da Zubieta
Hainbat euskaldun berri ziren
Euskeraren bila joan arren
Betirako, hor familia
topatu egin genuen

Solo

Herri bat
miragarria
Bere semetzat hartu ninduen familia
Nire hizkera eman zidana
Hori da Zubieta

Hala da Zubietan

Prest nago
Tontorreraino
Joarea jotzen
Hala da Zubietan

Prest nago
Busti goraino
Putzuan murgildu
Hala da Zubieta

Nahiago
Zurekin egon
Betiko martxan
Hala da Zubietan

Aurkitu Zaitut

Azken euri tanta zu
Eguzkiaren babesa
Nire lehenbiziko ortzadarra
Gozamen handiena
eta hainbat gurari
egin didazu senti arazi
Amesten ari naiz?

Inor ez da sekula sartu ene buruan,
Gogoeta kutunak zainduz, zuk bezala
Hola maitatzera behartu nauzu
Maitatzera

Munduan galduta eta zu
aurkitu zaitut
Bide beltzena kolorez
margotu duen
maitea. Zu gabe
ausartzen, esnatzen, pensatsen ez nekien

Badakit jan aurretik
xamurtu behar dela
Baina utzi dastatzen oraina

Inor ez da sekula sartu ene buruan,
Gogoeta kutunak zainduz, zuk bezala
Ni naizena hankaz gora jartzen
Berritzen

Munduan galduta eta zu…

Aditu, aditu!
Zu gabe ez dakit non nagoen

Iparra Ez Galdu

Ederra da gizakia
Ziur, asmo txarrik gabe
Beti pertsona hobeak
izateko ahalegintzen
Txikitako ipuin hori gezurra zen!

Sasi artera goaz
Azala urratu barik
Lanpostu horren bila
lankidea
etsai bihurtu da

Denok iturritik edan nahi
Baina ezinik.
egarriz, etsaiak gara

Dena bueltaka dabil
Garaipen bila
Iparra ez galdu
Zugan arima garbiaren distira
Lortuko al dugu? Sentitu!

Testamentuaren aurrean,
puskatu da bortizki
familia zoriontsua

Tipo horiek zapaltzerik
lortzen ez badut
Beraiek zapalduko naute

Denok iturritik eran nahi…

Dena bueltaka débil…

Ametsen Suziria

Buruhausterik
nahi ez baduzu ez mugitu,
ez ukitu piezarik
Baina hola ezin zara etorri

Puzlea hautsi
Hamaika pieza berri topatuz
Beste bat hasi
Ametsak zeruan dabiltza
Ez izan bertigorik
Izar bat dago zure zain zeruan

Zeruan
Espaziorantz igotzen
Ametsen suziria
Gustuko nuen super heroi-itxurako odeiak
Zeruan
Arbasoak animatzen
Kometak eta txoriak
Eszenatokia dago prest
Goazen guztiok hegan!

Goian airean
Lortu nahi duzun hori badago
Ta gehiago
Salto egin
Beldur gainetik
Behean dena geldi egongo da
Eta su artifizialak
Aireratzen laguntzen adorez

Zeruan…

Jaun andreok
Bizirik bazaudete
Igo ametsen suzirira
Bagoaz
Gora eta gora!

Solo

Zeruan…

Modan Dagoena Ez Da Existitzen

Jainkoen tronuan jarri dituzte
Telebistan agertzeagatik
Guapoak, dirua… dena dute
Guztiok euren atzetik

Filme hortan ez dut sinisten
Antzerki hortan ez dut sinisten
Zu bezalako surflariengan
bakarrik dut sinisten
Ondo heltzeko
ur hotzetan erne egon!

Taula hartu. Olatua gertu
Zu eta itsaso. Nork bere arazo
Idoloek alde egin dizute
Modan dagoena ez da existitzen
Ez da existitzen

Uretan biluzik, truko barik
Makilaje barik
Saltzen dutena
Itxura artifiziala dena

Filme hortan ez dut sinisten…

Taula hartu…

Solo

Taula hartu…
Gako bakarra, zure indarra
Taula hartu. Olatua gertu
Zu eta itsaso. Nork bere arazoak
Idoloek alde egin dizute
Modan dagoena ez da existitzen

Hutsak

Ez etsi!

Casting horretan
Nerbioen zama
Blokeatuta
Dena zaborrara
Hutsak

Helmuga hurbil
Lasterka amaitzear
‘ta orkatilla
Bihurritu behar
Hutsak

Ihes doan aukerari beti jarraituz
Presaka prestatuta. Ezagutzen zaitut!
Huts, huts

Huts, huts egiten duzuen
bakoitzean ez pentsa
beste tren bat gero ezin denik pasa
Beste tren bat eder eta handiagoa

Zuk pajarita, haiek txandaletan
Berriro zure
erridikulo unea
Hutsak

Barrura sartu
Muturrez lurrera
aurpegiarekin
Murfiren legea
Hutsak

Ihes doan aukerari beti jarraituz…

Huts, huts egiten duzuen…

Huts, huts. Lasaitu behar beste
Arnasa hartuz, irria mantentzen
Huts, huts. Erruki eske.
Bajoian gaur ez ukitu ezer!
Huts, huts
Ez zaituzte geldituko hain errez

Solo

Huts, huts egiten duzuen…

Bakarrik Maite Nazazu

Bizitzan dena neukala
orain arte ez dut jakin. Ez
Berri txar batek
begiak ireki dizkit
baina denbora
laburtu ere egin dit

Bihotza konorte barik
Berpiztu eta orain… Eutsi!

Zuk bakarrik maite nazazu
Hemen nauzun artean
Negarrez bada ere poza izanen da
Zuk bakarrik maite nazazu
Muxu traka finala
Hamaika gau iraungo dituelakoan

Zuhaitz honek ez du berriz
hosto berderik izanen
Onartu egin dut
Fruiturik ez baina adarrak bai
Ustiatuz nire udazkena

Horia, gorri-laranja,
Kolorerik maiteenak

Zuk bakarrik maite nazazu…

Solo

Ezagutu dudan orok
gaur betetzen nau gogoz
Zuk bakarrik maite nazazu
Hemen naukazu hilezkor

Zuk bakarrik maite nazazu…

Bakarrik maite nazazu
Bihotzak sutan jarriko ditugu
Hau betiko dirauelakoan
Negarrez nagoen arren
Azkenak ematen egon arte
Benetan poza baino ez da izanen

Letrak erderaz irakurri nahi badituzu, hizkuntza aldatu web-gune honetako menu nagusian

© 2018 Desira